XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, Kasukoren inguruan zirkuloa geroz eta estuagoa da.

Uztailaren 16an berriro iskanbila: B29 bonbardero batek bonba pila bat botatzen du isla gainera, kokotero sail guztiak ametrailatzen ditu, eta bere itzal zabala itsaso barruan urruntzen da.

Kanpamendua berriro egin behar da.

Baina Kasukoren etxe inguruko pareta ez dute egiten.

Marinelen artean bada Marinako injeniero mekaniko bat: indartsua, borondate onekoa eta lasaia.

Kasuko gazteak protekzio beharra du, injeniero hura gustatzen zaio eta Nakamori kapitainaren aurrean ezkontzen dira ofizialki: kapitaina da toki hartako autoritate altuena.

Hori 1944 bukaeran gertatzen da.

Baina injeniero jatorrari palma ardoa gustatzen zaio, eta poliki poliki mozkor bihurtzen da.

Mozkorraldietan gaiztoa da eta Kasuko jo egiten du.

Normalean etxean jotzen du bere emaztea, inork ikusi gabe, eta inor ez da haien asuntoetan sartzen.